Kantarik Ederrena 7:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Zu bai eder, bai atsegin,ene bihotzekoa, emazteki zoragarria!

8. Zure taxua palmondoarena,eta bularrak palmondo-lukuak.

9. Hau nioen neurekiko:«Palmondora igoko naizharen fruituak hartzera».Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek,sagar-usain eztia zure arnasak.

10. Zure ahoaren jarioa ardorik bikainena…… bai, ardo bikaina nire maitearentzat;lotan daudenen ezpainak eztiki bustitzen ditu.

11. Ni neure maitearena naiz,eta nire irrikaz dago bera.

Kantarik Ederrena 7