Kantarik Ederrena 6:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Bai ederra zu, ene laztana,Tirtza hiria bezain ederra,Jerusalem bezain zoragarria,izartegia bezain izugarria!

5. Ken niregandik begi horiek,zoratu egiten naute.Zure adats-kizkurrak ahuntz-taldea dirudi,Galaad mendian behera bilintzi-balantza.

6. Zure hortzakardi moztu eta garbitu berriak.Denak dituzu biritxiak,bat bera ere ez lagunik gabea.

7. Zure masailakgranada ebaki baten bi erdiak,musu-estalkipean.

8. Izan ditzala erregeak hirurogei emazte,laurogei ohaide,nahi beste neska gazte.

9. Bat bakarra da nire usoa,bakarra eta akatsik gabea,amaren kutuna.Zoriontsu diotse neskatxek ikustean,erreginek eta ohaideek honela goraipatzen:

Kantarik Ederrena 6