Kantarik Ederrena 4:10-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Zein ederrak zure maite-laztanak,ene arreba, ene emaztegaia!Ardoa baino gozoago dira!Zure ukenduen usaina lurrin guztiak baino gozoago!

11. Zure ezpainei eztia darie, ene emaztegaia;zure mihipean, eztia eta esnea.Zure jantzien lurrinaLibanoko basoen lurrina da,

12. Baratze itxia zara,ene arreba, ene emaztegaia!Baratze itxia eta iturri zigilatua!

13. Paradisu jori zara zu,granadondoak dituzu ematen,emaitzarik zoragarrienak sortzen:

Kantarik Ederrena 4