Judit 7:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Israeldarrek deiadar egin zioten Jaunari, beren Jainkoari, kikilduak baitzeuden, etsaiak inguraturik zeuzkala eta ihesbiderik ez zutela ikustean.

20. Hogeita lau egunez egon ziren asiriarrak beren oinezko, guda-gurdi eta zaldizkoekin hiria inguratzen. Azkenean, Betuliako jendeari ahitu egin zitzaion ontzietako ura

21. eta urtegietakoa agortu. Ezin ziren egun batean ere urez ase, neurtua ematen baitzitzaien ura.

22. Haurrak makaldurik zeuden, emakumeak eta gazteak egarriak hilda, eta hiriko plazetan eta ateetako igarolekuetan erortzen ziren indarrik gabe.

Judit 7