Judit 6:1-2 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Biltzarraren inguruan zegoen jendearen iskanbila baretzean, Holofernesek, asiriarren gudalburuak, Mediterraneo kostaldeko gudarien eta moabdar guztien aurrean, esan zion Akiorri:

2. «Nor zara zu, Akior, eta zein zuek, efraimdarren saripeko gudariok, guri gaur honelako profezia egin eta israeldar horiei ez erasotzeko esateko, beren Jainkoak babestuko dituela eta? Ba al da Nabukodonosor beste jainkorik? Berak bidaliko du bere gudarostea eta suntsitu egingo ditu israeldarrak lurrazaletik, eta beren Jainkoak ere ez ditu libratuko.

Judit 6