1. Israeldarrak gudurako prestatzen ari zirela, mendietako igarobideak itxi, mendi garaietako gailurrak gotortu eta lautadetan oztopoak ipini zituztela jakinarazi ziotenean, Holofernes, asiriar gudarostearen gudalburua,
2. amorru bizian jarri zen. Orduan, moabdarren buruzagiei, amondarren gudalburuei eta Mediterraneo kostaldeko gobernariei dei egin
3. eta esan zien: «Kanaandarrok, esadazue zein herri den mendietan bizi den hori, zein hiritan bizi den, nolako gudarostea duen, zer dela-eta duen halako indarra eta kemena eta zein errege duen agintari eta gudarostearen buru.