19. Juditek tenplurako utzi zituen herriak eman zizkion Holofernesen gauza guztiak. Eta Holofernesen logelatik berak hartutako oihala erre egin zuen Jaunarentzat.
20. Herriak hiru hilabetez egin zuen jai Jerusalemen, tenpluaren aurrean; Judit ere jende guztiarekin egon zen.
21. Egun haiek igaro ondoren, nor bere etxaldera itzuli zen. Judit ere Betuliara joan zen eta bere lurretan bizi izan zen. Ospetsua izan zen bere garaian herrialde osoan.
22. Gizaseme askok nahi izan zuen emaztetzat hartu, baina batekin ere ez zuen harremanik izan, beraren senar Manases hil eta hobiratuz gero.