12. Israelgo emakume guztiak bera ikustera eta gorestera etorri ziren lasterka. Batzuek kantuan eta dantzan jardun zuten beraren omenez. Juditek makila apainduak hartu eta berarekin zeuden emakumeei eman zizkien.
13. Judit eta berarekin zeuden emakumeak olibondo-adarrez koroatu ziren. Judit jende guztiaren aurrean zihoan, emakume-taldea gidatuz. Atzean israeldar gizasemeak zihoazen, armak eskuan, koroak buruan eta gorazarreak ezpainetan.
14. Orduan, Israel herriaren erdian, esker oneko kantu hau kantatu zuen Juditek, eta herri osoak ahots handiz erantzuten zion haren gorespenari.