Judit 12:4-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Juditek erantzun zion:—Zure biziarengatik, ene jauna! Zure mirabe honek ekarritako guztia jan baino lehen beteko du Jaunak nire eskuz, berak erabakia.

5. Holofernesen ofizialek oihal-etxolara eraman zuten eta Juditek lo egin zuen gauerdia arte. Egunsentiko guardia-aldaketaren orduan jaiki

6. eta mandatu hau bidali zion Holofernesi: «Agindu ezazu utz diezaiotela zure mirabe honi otoitz egitera ateratzen».

7. Eta ateratzen uzteko agindu zien Holofernesek bere zaintzaileei.Hiru egun egin zituen Juditek asiriarren kanpalekuan. Gauero Betuliako sakanera jaisten zen eta kanpaleku ondoko iturrian bainatzen.

8. Berriro igotzean, otoitz egiten zion Jaunari, Israelen Jainkoari, bidean gida zezan, israeldarrei garaipena emateko.

9. Garbikuntza eginik, oihal-etxolara itzuli eta bertan egoten zen arratsaldeko janaria ekartzen zioten arte.

10. Laugarren egunean afaria eman zien Holofernesek bere zerbitzariei, baina ez zuen funtzionario bat ere gonbidatu.

11. Eta beraren arazo guztiak zeramatzan arduradunari, Bagoari, esan zion: «Zoaz zeure ardurapean duzun emakume hebrearragana eta konbentzi ezazu gurekin jan eta edatera etor dadin.

Judit 12