Judit 12:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Judit zilarrezko ontziak zeuden gelara eramateko agindu zuen Holofernesek eta bere janari-edarietatik emateko.

2. Juditek, ordea, esan zuen:—Ezin dut hori jan, Jainkoaren legearen kontra huts egin nezake eta. Neuk ekarritakoa jango dut.

3. Holofernesek galdegin zion:—Eta zuk ekarri dituzun janariak ahitzean, non bila ditzakegu horrelakoak? Ez baitugu zure herritarrik gure artean.

4. Juditek erantzun zion:—Zure biziarengatik, ene jauna! Zure mirabe honek ekarritako guztia jan baino lehen beteko du Jaunak nire eskuz, berak erabakia.

5. Holofernesen ofizialek oihal-etxolara eraman zuten eta Juditek lo egin zuen gauerdia arte. Egunsentiko guardia-aldaketaren orduan jaiki

6. eta mandatu hau bidali zion Holofernesi: «Agindu ezazu utz diezaiotela zure mirabe honi otoitz egitera ateratzen».

Judit 12