7. Judit itxuraldaturik eta soineko bikainez jantzia ikustean, erabat harriturik gelditu ziren Juditen edertasunaz eta esan zioten:
8. «Gure arbasoen Jainkoak izan zaitzala begiko eta lagun diezazula zeure asmoak betetzen, israeldarron osperako eta Jerusalemen aintzarako!»
9. Juditek, Jainkoa gurtu ondoren, esan zien: «Agindu atea irekitzeko, eta esan didazuen horixe egitera aterako naiz».Eta Juditek eskatu bezala, atea irekitzeko agindu zieten arduradunek gazteei.
10. Ireki zutenean, atera zen Judit bere mirabearekin. Hiriko gizonak begira egon zitzaizkion, maldan behera joan eta harana igaro bitartean. Handik aurrera ez zuten ikusi.
11. Haranean aurrera zuzen zihoala, asiriar aurre-talde bat atera zitzaion bidera.