Josue 8:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunak esan zion Josueri: «Ez izan beldurrik, ez kikildu! Hartu zeure gudaroste osoa eta zoaz Ai hiriari erasotzera. Eskura ematen dizkizut Aiko erregea, beronen jendea, hiria eta lurraldea.

2. Egin Ai hiriari eta bertako erregeari, Jerikori eta bertako erregeari egin zeniena. Oraingoan har ditzakezue hiriko ondasunak eta abereak guda-harrapakintzat. Ipini zelatariak hiriaren atzealdean».

3. Josue, bere gudaroste osoarekin Ai hiriari erasotzeko prestatu zen. Hogeita hamar mila gudari aukeratu eta gauez bidali zituen,

Josue 8