Josue 21:11-13-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Kiriat-Arba —hau da, Hebron— eta beraren herri-lurrak, Judako mendialdean (Arba Anaken aita zen);

12. baina Hebron inguruko lautada eta herrixkak emanak zizkioten jabetzan Jefuneren seme Kalebi;

13-16. eta babes-hiri zen Hebronekin eta beraren herri-lurrekin batera, Libna, Jatir, Extemoa, Holon, Debir, Axan, Juta eta Bet-Xemex. Juda eta Simeonen leinuen ondaretik, beraz, bederatzi hiri eta inguruko herri-lurrak eman zizkieten.

Josue 21