Josue 13:15-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Moisesek Rubenen leinuko senitarteei ondare-zati bat eman zien.

16. Haien lurraldeak, Arnon erreka ondoan dagoen Aroer hiritik eta haranaren erdian dagoen hiritik hasita, Madaba lautada osoa hartzen zuen;

17. baita Hexbon eta lautadako hiri guztiak ere: Dibon, Bamot-Baal, Bet-Baal-Meon,

18. Jahtza, Kedemot, Mefaat,

19. Kiriataim, Sibma eta Tzeret-Xahar, haranaren gainaldean dagoen mendixkan;

20. Bet-Peor, Pisga mendi-maldak eta Bet-Jeximot;

21. gainera, lautadako hiri guztiak eta egoitza Hexbonen zuen Sihon amortar erregearen erreinu osoa. Moisesek garaitu zuen Sihon erregea, baita lurralde hartan bizi ziren beraren menpeko buruzagi madiandarrak ere: Ebi, Rekem, Tzur, Hur eta Reba.

22. Israeldarrek ezpataz hil zituztenen artean Beor-en seme Balaam igarlea zegoen.

23. Rubendarren lurraldeak Jordan ibaia zuen muga.Hori izan zen rubendarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.

24. Moisesek Gaden leinuko senitarteei ere beste zati bat eman zien.

Josue 13