Job 6:18-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Karabanak bidetik okertu egiten dira:erreka lehorrei eremurantz jarraitu eta bertan galtzen.

19. Temako karabanek irrikaz bilatzen dute ura,Sabako bidaiariak haren esperoan dabiltza,

20. baina huts egiten die konfiantzak:hara iritsi, eta ezer ez!

21. Gauza bera zuek ere, huts egiten didazue:nire hondamendia ikusiz izuturik zaudete.

22. Eskatu al dizuet inoiz ezereta zuen dirua nire alde emateko esan,

23. etsaien eskupetik libratzekoedo tiranoen menpetik askatzeko?

Job 6