Job 41:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Haren aurrean kito segurtasuna,hura ikustea nahikoa lurrera erortzeko.

2. Inor ez da hura zirikatzera ausartzen.Nor ausartuko da, bada, niri aurre egitera?

3. Nork eman dit lehenengo, nik itzuli behar izateko?Zerupean dagoen guztia neurea dut.

4. «Haren gorputz-atalez hitz egiten jarraituko dut,haren balentria eta gorpuzkera ederra azalduko.

5. Nork kenduko dio bere larru-jantzia,zulaezineko oskol bikoitza bezalakoa dena?

Job 41