22. hauts dakizkidala besoaketa erori gorputzetik!
23. Beti izan naiz Jainkoaren zigorraren beldur,ezin nuen ezer haren handitasunaren aurrean.
24. «Neure uste ona ez dut inoiz urrean jarri,ez diot metal finari esan: “Zuregan dut konfiantza”;
25. ez naiz pozik egon ondasunak ugari nituelako,irabazi handiak nituelako.
26. Ikusirik eguzkia diz-dizeta ilargiaren ibilera distiratsua,
27. ez ziren nire bihotzaz jabetu,ez nien nik eskuaz musurik bidali.
28. (Epaileek zigortzen duten hobena litzateke hau ere,uko egingo bainioke zeru goiko Jainkoari).