Job 27:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jobek bere poemarekin jarraitu zuen:

2. «Ala Jainkoa, nire eskubidea ukatu didana!Ala Ahaltsua, bihotza garraztu didana!

3. Arnasa izango dudan bitartean,Jainkoaren hatsa nire sudurretan,

4. ez dute nire ezpainek ezer okerrik esango,ezta nire mihiak maltzurkeriarik ere.

5. Ez dut, ez, arrazoi duzuenik onartuko!Azken arnasa arte aitortuko dut neure errugabetasuna.

Job 27