Job 23:9-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Iparraldean ari bada, ezin dut atzeman,hegoaldean ezkutatzen bada, ez dut ikusten.

10. «Halere, badaki hark zein den nire jokabidea;proba nazala, urrea bezain garbi aterako naiz.

11. Nire oinek haren arrastoari jarraitu diote,saihestu gabe eutsi diot haren bideari;

12. ez naiz urrundu, ez, haren aginduetatik,haren esanak barruan gorde ditut.

13. Baina hura berean tinko: nork eragingo atzera?Zer nahi, hura egiten du.

14. Bete egingo du nire aurkako epaia,beste erabaki guztiak bezalaxe.

Job 23