6. Baina hitz egiteak ez du nire samina baretzen,isiltzeak ere ez du niregandik aldentzen.
7. Jainko, erabat jota utzi nauzu,nire inguruko guztiak urrunarazi dituzu;
8. zimurrez bete eta hezur eta azal utzi nauzu:horrek salatzen eta akusatzen nau.
9. Jainkoaren suminak erasotzen dit eta urratzen,hortzak estutzen ditu nire aurka,zorrotz begiratzen, etsai bailitzan.
10. Jendeak aho betean iraintzen nau,masailekoz betetzen:denak batera nire kontra.
11. Jende txarraren menpe utzi nau Jainkoak,gaiztoen eskuetara bota.