Job 12:13-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Bada, Jaunarenak dira jakinduria eta ahalmena,berarenak trebezia eta zuhurtzia.

14. «Jainkoak desegindakoa ezin inork berreraiki,preso hartu duena ezin inork askatu;

15. urei eusten badie, lehortea da;jaregiten badie, mundua suntsitzen duen uholdea.

16. Berak ditu indarra eta arrakasta,berarenak dira engainatua eta engainatzailea.

17. Boterea kentzen die kontseilarieieta burutik nahasten epaileak;

Job 12