Joan 9:6-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Hau esanik, lurrera listua bota, listuaz lohia egin eta lohiaz itsuari begiak igurtzi zizkion.

7. Gero, esan zion:—Zoaz garbitzera Siloeko ur-putzura (Siloek «Bidalia» esan nahi du).Joan zen, bada, garbitu eta ikusten zuela itzuli zen.

8. Auzokoek eta lehen eskean ikusi ohi zutenek esaten zuten:—Ez al da hau eserita eskean egoten zena?

9. Batzuek zioten:—Bai, huraxe da.Beste batzuek, berriz:—Ez, ez da hura, haren antzeko bat baino.Berak, ordea, zioen:—Bai, neu nauzue.

10. Haiek galdetu zioten:—Nola ikusten duzu, bada, orain?

Joan 9