Joan 9:5-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Munduan naizen bitartean, munduaren argia naiz.

6. Hau esanik, lurrera listua bota, listuaz lohia egin eta lohiaz itsuari begiak igurtzi zizkion.

7. Gero, esan zion:—Zoaz garbitzera Siloeko ur-putzura (Siloek «Bidalia» esan nahi du).Joan zen, bada, garbitu eta ikusten zuela itzuli zen.

8. Auzokoek eta lehen eskean ikusi ohi zutenek esaten zuten:—Ez al da hau eserita eskean egoten zena?

9. Batzuek zioten:—Bai, huraxe da.Beste batzuek, berriz:—Ez, ez da hura, haren antzeko bat baino.Berak, ordea, zioen:—Bai, neu nauzue.

Joan 9