Joan 5:17-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Jesusek, orduan, hau azaldu zien: «Nire Aita etengabe ari da lanean, eta ni ere bai».

18. Esandako honengatik, agintariak are gehiago zebiltzan Jesus hil nahian, larunbateko atsedena ez errespetatzeaz gainera, Jainkoa bere aita zuela esaten baitzuen, horrela bere burua Jainkoaren pareko eginez.

19. Jesusek esan zien gainera: «Bene-benetan diotsuet: Semeak ez dezake deus ere bere kabuz egin; ez du egiten Aita egiten ikusten duena besterik: Aitak zer egin, huraxe bera egiten du Semeak ere.

Joan 5