12. Jesusek esan zien: «Etorri gosaltzera».Ikasleetako inor ez zen ausartzen nor zen galdetzera, ongi baitzekiten Jauna zena.
13. Orduan, Jesusek, hurbildurik, ogia hartu eta eman egin zien, baita arraina ere.
14. Hirugarren aldia zen hau, Jesus, hildakoen artetik piztu ondoren, bere ikasleei agertzen zitzaiena.
15. Gosaldu zutenean, Jesusek esan zion Simon Pedrori:—Simon, Joanen semea, maiteago al nauzu hauek baino?Hark esan zion:—Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana.Orduan, Jesusek:—Larra itzazu nire bildotsak.
16. Bigarrenez galdetu zion Jesusek:—Simon, Joanen semea, maite al nauzu?Pedrok, berriro:—Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana.Jesusek, orduan:—Zaindu nire ardiak.