Joan 12:41-45 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

41. Isaiasek Jesusi buruz esan zuen hau, ikusia baitzuen beraren Jainko-aintza.

42. Halaz guztiz, askok, baita buruzagietakoek ere, sinetsi zuten harengan; baina, fariseuen beldurrez, ez zuten agerian aitortzen, judu-elkartetik bota ez zitzaten;

43. izan ere, giza ohorea maiteago zuten Jainkoarengandik datorrena baino.

44. Jesusek oihu eginez esan zuen: «Niregan sinesten duenak ez du niregan bakarrik sinesten, baita ni bidali nauenarengan ere.

45. Eta ni ikusten nauenak ni bidali nauena ere ikusten du.

Joan 12