Joan 11:55-57 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

55. Hurbil zen Pazkoa, juduen jai nagusia, eta herrietako jende asko Jerusalemera joan zen Pazkoa baino lehen, garbikuntza-ohikuneetan parte hartzeko.

56. Jerusalemera etorriak Jesusen bila zebiltzan eta, tenpluan topo egitean, galdetzen zioten elkarri: «Zer iruditzen zaizue? Ez ote da etorriko jaietara?»

57. Apaizburu eta fariseuek agindua zuten, inork Jesus non zen jakiten bazuen, sala zezala, atxilotu ahal izateko.

Joan 11