Joan 11:41-45 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

41. Kendu zuten, bada, harria. Jesusek, begiak zerurantz jasorik, esan zuen: «Eskerrak zuri, Aita, entzun didazulako.

42. Nik badakit beti entzuten didazuna; baina inguruan den jendearengatik diot, zuk bidali nauzula sinets dezaten».

43. Ondoren, ozenki egin zuen deiadar: «Lazaro, zatoz kanpora!»

44. Eta hildakoa hartzulotik irten zen. Esku-oinak oihal-zerrendaz loturik eta aurpegia zapi batez estalirik zituen. Jesusek esan zien: «Aska ezazue eta utzi joaten».

45. Jesusek egina ikusi zutenean, Maria ikustera joandako judu askok sinetsi zuten harengan.

Joan 11