Joan 11:35-40 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

35. Jesusek negarrari eman zion.

36. Han zeuden juduek esan zuten:—Bai maite zuela!

37. Baina batzuek esan zuten:—Itsuaren begiak ireki zituen honek, ezin ote zuen hau hiltzea galarazi?

38. Jesus, ostera ere hunkiturik, hilobira hurbildu zen. Hartzulo bat zen, harri batez estalia.

39. Jesusek esan zuen:—Kendu harria.Martak, Lazaro zenaren arrebak, erantzun zion:—Jauna, kiratsa botako du, lau egun daramatza eta.

40. Jesusek erantzun zion:—Ez dizut, bada, esan, sinesten baduzu Jainkoaren aintza ikusiko duzula?

Joan 11