Joan 10:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Bene-benetan diotsuet: Artegian atetik barik, beste nonbaitetik sartzen dena lapurra da eta harraparia.

2. Atetik sartzen dena, berriz, artzaina da.

3. Hari irekitzen dio atezainak, eta haren ahotsa entzuten dute ardiek; ardi bakoitzari bere izenez deitu eta artegitik ateratzen ditu.

4. Bere ardi guztiak atera dituenean, aurretik joaten zaie, eta ardiek atzetik jarraitzen diote, ezaguna baitute haren ahotsa.

Joan 10