Jeremiasen Gt. 1:51-54 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

51. Nork ez ikusi, bada, ez direla jainko?

52. «Ezin diote erregerik sortu inongo herriri, ezta euririk eman ere gizakiei;

53. ezin dituzte giza arazoak erabaki, ezta bidegabekeria jasan duenari justizia egin ere, ahalgabeak baitira; airean jirabiraka dabiltzan belatxingak bezala dira.

54. Urrez eta zilarrez estaliriko zurezko jainko horien jauretxeak su hartzen badu, apaizek ihesari emango diote salbatzeko; idoloak, berriz, habeak bezala erre egingo bertan.

Jeremiasen Gt. 1