Jeremias 9:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ai, basamortuan egonlekuaaurkituko banu,neure herria utzieta harengandik urruti bizitzeko!Desleialak baitira guztiak,traidore hutsak denak.

2. Beti prest daude gezurrerako,gezi-uztai tenkatua bezalahaien mihia.Gezurra da nagusi herrialdean,eta ez egia.Jaunak dio:«Gero eta okerrago dabiltza,ez naute aintzat hartzen.

3. Kontuz guztioknor bere lagunarekin ere,ez fidatu senideaz ere,senideak senideariiruzur egiten baitio,lagunak lagunari kalumnia.

4. Elkar engainatzen dute,inork egiarik esaten ez;gezurretan trebatu dituzte mihiak.Gaiztotuak daude,ez dira zuzentzeko gauza.

Jeremias 9