27. «Egin erasorako seinalea,jo nazioetan gudurako adar-hotsa!Deitu gerra santura nazioak,hots egin Babiloniaren kontraArarat, Minieta Axkenaz erreinuei!Izendatu gudalburuaberaren kontra,eraso bezate zaldiek,matxinsalto amorratuen antzera.
28. Deitu nazioak gerra santura:mediarren errege,buruzagi eta gobernariak,eta menpeko herri guztiak.
29. Lurra dar-dar dago ikaraz,Jaunak bere egitasmoaBabiloniaren aurka burutzean:Babilonia basamortu bihurtu,bizilagunik gabe utzi.
30. Babiloniako gudaririk bulartsuenekuko egin diote borrokari,beren gotorlekuetan babestuz.Kemena galdurik,emajende dirudite.Hiriko ateak bota dituzte,etxeak sutan daude.
31. Lasterka datoz mezulariakbata bestearen ondo-ondotik,Babiloniako erregeariberri ematera:“Etsaiek alderik aldekonkistatu dute hiria”,
32. “Ibaietako pasabideez jabetu dira”,“Ontziak erre egin dituzte”,“Gudariak izuak hartuta daude”.
33. «Nola larraina gari-jotzean,hala geratuko daBabilonia hiri ederra:denbora gutxi barrubere egiteen uzta jasoko du.Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak,Israelen Jainkoak».
34-35. Honela mintzo da Siongo jendea,honela dio Jerusalemgo herriak:«Nabukodonosorrek,Babiloniako erregeak,nire aberastasunak jan,dena zurrupatueta hustutako platera bezalautzi nau.Herensugeak bezala irentsi,nire gauzarik preziatuenezsabela beteeta bota egin nau.Jauna, jo beza Babiloniaberak niri eginiko bortxakeriak,jaus bedi babiloniarren gainisuri duten nire odola!»