3. Herri bat etorri da iparraldetikBabiloniaren aurka,haren lurraldeabasamortu bihurtuko duena:inor ere ez da gelditukohan bizitzen,gizaki eta abereakihesi joango dira».
4. Jaunak dio:«Garai hartan,israeldarrak eta judatarrak,elkarturik,beren herrialdera etorriko dira;negarrez etorriko dira nire bila,Jaunaren, beren Jainkoaren, bila.
5. Siongo bideaz galdegingo dute,eta harantz bideratuko dira, esanez:“Ea, elkar gaitezen Jaunarekinahaztuko ez dugun betiko itunaz”.
6. «Artalde galdua zen nire herria,bere artzainek desbideratua,mendiz mendi erabilia:menditik muinora zebiltzan,beren eskortak ahazturik.