Jeremias 5:15-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Jaunak dio:«Israel, herri bat ekarriko duturrutitik zure aurka,herri iraunkorra, antzinakoa,hizkera ezezaguneko herria,esaten duenaulertuko ere ez diozuna.

16. Haren arkulariekez dute huts egiten,guztiak dira gudari azkar.

17. Zeure uzta eta ogia jango dizkizu,seme-alabak sarraskituko,ardi eta abereak irentsiko,mahasti eta pikondoak suntsituko.Bere armez erraustuko dizkizukonfiantza ematen zizutenhiri gotortuak.

18. «Baina egun haietan ere ez dut erabat deuseztatuko neure herria.

19. Galdetzen badute: “Zergatik egin digu Jaunak, geure Jainkoak, hau dena?”, zuk erantzun: “Jauna zapuztu eta zeuen lurraldean jainko arrotzak zerbitzatu dituzuelako, arrotzen zerbitzari beharko duzue izan zeuena ez den lurraldean”. Hala diot nik, Jaunak.

20. «Adierazi hau Jakoben ondorengoei,Judako bizilagunei:

21. Entzun, arren,herri ergel eta zentzugabea:Badituzue begiak,baina ez duzue ikusten,belarriak ere bai, baina entzuten ez.

Jeremias 5