13. Profetak putzaren pareko dira:Jaunaren hitzik ez haien ahoan».
14. Horregatik, hau esan dit Jaunak,Jainko ahalguztidunak:«Hara zer gertatuko zaienera horretan hitz egiteagatik:su bihurtuko dutneure hitza zure ezpainetan,eta su-egurra bezalairentsiko du herri hau».
15. Jaunak dio:«Israel, herri bat ekarriko duturrutitik zure aurka,herri iraunkorra, antzinakoa,hizkera ezezaguneko herria,esaten duenaulertuko ere ez diozuna.
16. Haren arkulariekez dute huts egiten,guztiak dira gudari azkar.
17. Zeure uzta eta ogia jango dizkizu,seme-alabak sarraskituko,ardi eta abereak irentsiko,mahasti eta pikondoak suntsituko.Bere armez erraustuko dizkizukonfiantza ematen zizutenhiri gotortuak.
18. «Baina egun haietan ere ez dut erabat deuseztatuko neure herria.