Jeremias 5:10-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Sar bedi etsaia mahastianeta hondatu,baina erabat deuseztatu ez!Erauz bitza mahats-aihenak,ez baitira nireak!

11. Bai Israel, bai Judabiziki desleial izan dira nirekin.Nik, Jaunak, esana».

12. Israelek eta Judakuko egin diote Jaunari, esanez:«Jauna ez da!Ez zaigu gaitzik iritsiko,ez dugu gerrarik, ez goserik ikusiko.

13. Profetak putzaren pareko dira:Jaunaren hitzik ez haien ahoan».

14. Horregatik, hau esan dit Jaunak,Jainko ahalguztidunak:«Hara zer gertatuko zaienera horretan hitz egiteagatik:su bihurtuko dutneure hitza zure ezpainetan,eta su-egurra bezalairentsiko du herri hau».

15. Jaunak dio:«Israel, herri bat ekarriko duturrutitik zure aurka,herri iraunkorra, antzinakoa,hizkera ezezaguneko herria,esaten duenaulertuko ere ez diozuna.

Jeremias 5