Jeremias 43:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jeremiasek oharpen guztiok adierazi zizkion herriari, Jaunaren, bere Jainkoaren, aginduz. Hitzaldia bukatzean,

2. Hoxaiasen seme Azariasek, Kareahen seme Johananek eta hango beste gizonek, harropuztuta, esan zioten: «Gezurra diozu! Jaunak, gure Jainkoak, ez dizu esan gu Egiptora bizitzera ez joateko.

3. Neriasen seme Barukek zirikatu zaitu gure kontra: babiloniarren esku jarri nahi gaitu, hil edo Babiloniara gatibu eraman gaitzatenĀ».

4. Hala, ez Kareahen seme Johananek, ez gudalburuek, ez beste inork, ez zioten Jaunari aditu, eta ez ziren gelditu Juda lurraldean.

Jeremias 43