Jeremias 38:11-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Ebed-Melek jauregira itzuli zen hiru gizonekin eta, jantzi-biltegitik trapu zaharren puskak harturik, sokaz Jeremiasi putzura jaitsi zizkion,

12. eta esan:—Jarri trapu zahar horiek besapean, sokaren azpitik.Hala egin zuen Jeremiasek,

13. eta, sokatik tiraka, putzutik atera zuten. Kartzelako atarian gelditu zen Jeremias.

14. Sedekias erregeak tenpluko hirugarren sarrerara ekarrarazi eta esan zion Jeremias profetari:—Galdera bat egin nahi dizut; ez ezkutatu niri ezer.

Jeremias 38