Jeremias 37:15-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Haserretu egin ziren hauek Jeremiasen kontra eta, joka erabili ondoren, kartzela bihurtutako Jonatan idazkariaren etxean sartu zuten.

16. Sotoko kalabozora bota zuten eta han egon zen luzaro.

17. Behin batean, Sedekias erregeak jauregira etorrarazi zuen Jeremias, eta honela galdegin zion isilka:—Ba al duzu Jaunaren mezurik?Jeremiasek erantzun zion:—Bai. Babiloniako erregearen eskuetara emango zaituzte.

Jeremias 37