Jeremias 32:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Sedekiasen erregealdiko hamargarren urtean, Nabukodonosorren erregealdiko hemezortzigarrenean, Jaunak bere mezua adierazi zion Jeremiasi.

2. Garai hartan, Jerusalem setiatzen ari zen Babiloniako erregearen gudarostea; Jeremias profeta atxilotua zegoen Judako erregearen jauregiko kartzela-atarian.

3. Sedekias erregeak giltzapean sartua zuen, hark iragarritako mezu hau zela eta: «Hau dio Jaunak: Jerusalem Babiloniako erregearen esku utziko dut eta honek konkistatu egingo du.

4. Judako errege Sedekias bera ere ez da libratuko babiloniarren eskuetatik, hauen erregearen esku geldituko da: harekin aurrez aurre topo egin beharko du.

Jeremias 32