Jeremias 29:10-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. «Hau dio Jaunak: Babiloniako nagusigoak hirurogeita hamar urte iraungo du. Ondoren, zuen alde ekingo diot eta agindu nizuena beteko dut, toki honetara itzularaziz.

11. Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak.

12. Orduan, entzungo dizuet niri dei egitera eta otoitz egitera etorriko zaretenean.

13. Nire bila ibiliko zarete eta aurkituko nauzue, bihotz osoz ibiliko baitzarete nire bila.

Jeremias 29