Jeremias 29:1-2 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jeremias profetak gutun bat bidali zien Jerusalemdik Nabukodonosorrek Babiloniara erbesteratu zituenei. Gutuna erbestean zeuden herri-agintari, apaiz, profeta eta beste guztiei zuzendua zegoen.

2. Ordurako, Jekonias erregea, ama erregina, jauregiko funtzionarioak, Judako eta Jerusalemgo buruzagiak, artisauak eta errementariak Jerusalemdik erbestera joanak ziren.

Jeremias 29