Jeremias 28:14-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Beraz, hau diot nik, Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: Burdinazko uztarria ezartzen diet lepoan nazio hauei guztiei, Babiloniako errege Nabukodonosorren menpeko izan daitezen; basapiztiak berak ere haren menpe uzten ditut».

15. Orduan, Jeremias profetak Hananias profetari esan zion:—Entzun orain, Hananias! Ez zara Jaunak bidalia eta gezurrezko konfiantza ematen diozu herri honi.

16. Horregatik, hau dio Jaunak: «Desagerrarazi egingo zaitut lurraren gainetik. Aurten hilko zara, zeure hitzen bitartez nire kontra jartzera eraman baituzu herria».

17. Hananias profeta urte hartan bertan hil zen, zazpigarren hilean.

Jeremias 28