Jeremias 27:15-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Ez direla berak bidaliak dio Jaunak, gezurretan ari direla beraren izenean. Bestela, Jaunak berak jaurtiko zaituzte eta galdu egingo zarete zeuek eta horrela hitz egiten dizueten profetakĀ».

16. Apaizei eta herriari ere mezu hau adierazi zien Jeremiasek: «Ez egin jaramonik tenpluko tresnak Babiloniatik berehala itzuliko dituztela esaten dizueten profetei, gezurra esaten baitizuete.

17. Ez egin jaramonik! Jarri Babiloniako erregearen menpe, eta biziko zarete. Zertan bihurtu herri hau hondakin-pila?

18. Benetan profeta badira eta Jaunaren hitza hartu badute, erregutu diezaiotela Jaun ahalguztidunari, Babiloniara eraman ez ditzaten, tenpluan, Judako erregearen jauregian eta Jerusalemen oraindik gelditzen diren tresnak.

Jeremias 27