Jeremias 20:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Imerren seme Paxhur apaizak, tenpluko arduradun nagusiak, Jeremiasen hitzok entzutean,

2. berau zigorkatzeko eta tenpluko Benjaminen goiko atean dagoen egur-zepoan lotzeko agindu zuen.

3. Biharamun goizean, Paxhurrek askatu egin zuen Jeremias egur-zepotik. Orduan, Jeremiasek esan zion: «Paxhur, Jaunak aldatu egin dizu izena: “Izu-ikara inguruan” izango duzu aurrerantzean.

4. Izan ere, hau dio Jaunak: Izu-ikararako bide bihurtzen zaitut zeuretzat eta zeure adiskideentzat. Hauek ezpatapean eroriko dira zure begi aurrean eta Judako jende guztia Babiloniako erregearen esku jarriko dut: Babiloniara eramango du gatibu edo hil egingo ezpataz.

5. Hiri honetako bizilagunek bildutako ondasunak, gauza baliotsu guztiak eta Judako erregeen altxorrak ere etsaien esku utziko ditut, harrapatu eta Babiloniara eraman ditzaten.

Jeremias 20