Jeremias 15:13-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Zeure bekatuengatik, Israel,herrialde osoan egin dituzunbekatuengatik,etsaien harrapakin bihurtzen ditutzure aberastasun eta ondasunak.

14. Zeure etsaien esklabo egingo zaitut,ezagutzen ez duzun lurraldean;piztu baita nire haserrea,sutan dago zure aurka).

15. Jauna, zuk dena dakizu;gogora nazazu, ardura zaitez nitaz,mendeka nazazu etsaien lepotik.Luzatzen baduzu, nireak egin du.Kontu eginzuregatik iraintzen nautela.

16. Zure hitzak niregana iristean,irentsi egiten nituen;horiek nituen neure poz,barru-barruko gozamen;zeuretzat sagaratua bainauzu,ene Jauna, Jainko ahalguztiduna.

17. Ez naiz atsegin bila ari izanfesta- eta algarazaleekin batera;bakarrik ibiltzera behartu nauzu,zeure suminaz betea nauzu eta.

18. Zergatik amairik gabeko oinaze hau?Sendaezina da nire gaitza,erremediorik gabea.Nola bihurtu zara niretzatitxura huts den ur engainagarri?

Jeremias 15