Jeremias 10:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Entzun, Israel herri, Jaunak iragartzen dizun mezua.

2. Hau dio Jaunak:«Ez egokitu jentilen ohituretara,ez izan zeruko seinaleen beldur,atzerritarrek ohi duten bezala.

3. Herri horien erlijioahutsaren pareko:horien idoloakbasoan ebakitako egur-puskak dira,artisauaren eskuak zizelez landuak,

4. urre eta zilarrez apainduaketa iltzez eta mailuz josiak,eror ez daitezen.

Jeremias 10