1. «Arbasoen Jainko eta Jaun errukiorra,zeure hitzez gauza guztiak egin
2. eta zeure jakinduriaz gizakia eratu zenuen,zure sorkari guztien jaun izan zedin,
3. mundua santu eta zuzen gobernatueta leialtasunez justizia egin zezan;
4. emadazu jakinduria, zure ondoan errege dena,eta ez nazazu ken zeure seme-alaben artetik.
5. Zeure zerbitzari nauzu, zeure zerbitzari apal,gizon gaixo eta bizitza laburrekoa,zuzenbidea eta legeak ulertzeko gauza ez dena.
6. Bestalde, gizakirik prestuena ereez da ezer zuregandik datorren jakinduriarik gabe.
7. «Zuk aukeratu nauzu zeure herriaren errege,zeure seme-alaben gobernari;
8. zuk agindu zenidan zure mendi santuan tenpluaeta bizileku duzun hirian aldarea eraikitzeko,hasieratik prestaturiko santutegiaren antzekoa.