Jakinduria 7:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ni neu ere gizaki hilkorra naiz, guztiak bezalaxe,buztinaz eratutako lehen-gizakiaren ondorengoa.Amaren sabelean izan nintzen haragitan moldeatua,

2. eta bederatzi hilabetez odoletan eratu nintzen,gizonaren hazitik eta amodioaren atseginetik sortua.

3. Nik ere, jaio ondoren, guztion airea arnastu nueneta, denoi antzera eusten digun lurrera etortzean,nire lehen mintzoa guztiona izan zen: negarra.

4. Zapiz eta arduraz inguraturik hezi ninduten.

Jakinduria 7